dimanche 3 mai 2009

Karta

PILOTAZAIN HITZARMENA
1/ Hainbat arrazoiengatik ahultzen ari diren Euskal Pilotaren Ohidurazko Modalitateak Babestu eta Garatu, krisian den Mundu batean. Hona arrazoi hauetariko batzuk :
- Ekonomikoak : Hego Amerikako Kluba eta Federakuntza anitzek ez dituzte gehiago behar lituzketen baliabideak material eta eraikinak erosi eta zaintzeko, jokalarien garraioak eta xahutzeen ordainketa segurtatzeko, batez ere nazio arteko elkartrukeen mailan, bereziki Europan.
- Kulturalak : belaunaldiak pasatzen diren ahala, euskaltzaletasuna eta honek dakarren pilota zaletasuna desagertzear dira, gehien bat diasporako herrietan. Baina kirol aisialdi gisako euskal pilotaren parean toki gero eta handiagoa hartzen dute diru gehiago ekartzen edo komunikabideetan aipatuagoak diren aisialdi kirolek.
- Barne arazoak : erosotasun domestikoaren garapenarekin batera, anitzentzat diru mailan eta - batzuen arabera - teknikoki eskuragarriagoa den gomazko pilota garatzen da larruzkoaren erakargarritasuna apaltzen delarik.
- e.a...
2/ Euskal Herriko liga, FEP, FFPB, nazional federakuntza oro eta FIPVren markoan jokaturiko gomazko zein larruzko Modalitateak ongi IDENTIFIKATU, kirol mailako balio berdina duten Euskal Pilotako bariante gisa. Horretarako :
3/ Euskal Pilotako Nazio Arteko Instituzioari (Euskal Herria estaltzen duten Erkidegoek - Euskal eta Nafarroako Erkidego Autonomoak - eta Lurralde Erakundeek - 64 Departamendua eta Akitania - eta Euskal Kultur Instituzioek lortzera lagun dezakete) onarrarazi, hobeki garatzeko, ondokoa egitearen beharraz :
- Ospetsuki adieraztea Euskal Pilota, Euskal Herriko KULTUR ONDAREAREN elementu bat dela, “herri baten kirola herri guzientzat”, Munduari irekia eta xede olinpiko eta unibertsalarekin.
- Lehen maila eta Kirolako Erakasleen formakuntza Euskal Pilota erakaskuntzan egitarauek diotenaz. Ber gisan Kirolarako Hezitzale Klubetan.
- Euskara, frantses eta espainol hizkuntzak bezala, FIPVko Estatutuen baitan Hizkuntza Ofizial gisa jartzea.
- Sortzen ari den Euskal Herriko Euskal Pilotako Federazioa onartzea FIPV baitako federazio nazionalen artean.
- Euskal Herriko Euskal Pilotako Federazioa onartzea Euskal Pilotako nazio arteko lehiaketa eta Munduko Txapelketetan.
4/ Euskal Pilota Artisautza garatzea bulgarizazio eta formakuntza ekintzen bidez. Ohidurazko artisautza hau federatu Euskal Pilotako instituzioen solaskidea bilakarazteko hauen garapen asmoan.
GORA EUSKAL PILOTA
Euskal Herria 2006