dimanche 3 mai 2009

ARAUDIAK

PILOTAZAIN
Elkartearen ARAUDIAK.
1.Artikulua :Araudi hauek onartzen dituztenen artean, Ohiko Euskal Pilota Jokoen Gerizatzeko eta Goraltzeko deitu Batasuna eraiki da, Pilota Zain izenez, 1901 eko Uztailaren 1 eko legeak eta 1901 eko Agorrilaren 16 ko dekretuak zuzendua.
2.Artikulua : Gaia : Ohiko Euskal Pilota Jokoen gerizatzea eta goraltzea, Munduari irekia den Euskal Kultura eta Ondarearen osagai bezala, bai eta, Olinpiko eta Orotako bokazio duen Kirol Internazional bezala.
3.Artikulua : Ohiko Jokoetan barne damaitzagu larruzko Pilota darabilen edozein joko mota, gaur egun, Lehiaketa ofizialetan - internazionala izan ala ez - erabilia dena, Munduko edozein tokitan bizi dire Ligen, Federazioen eta Konfederazioen gerizapean.
4.Artikulua : Jokabideak :
- jendea, batasuna eta klubekin, etabar ... loturik, aurkikuntza eta praktikaren hasiera,
- joko horien praktika lehiaketa guztien laguntza,
- joko horiei lotuak diren ohi eta ondareko ofizioen laguntza, bere begiratze erakusketa eta erabidearen bitartez, ... Praktika eta artisautzek helaraziko dira bere kontutan hartze arte Ondare bezala kultura eta kirola erakundeen medioz.
5.Artikulua : Sozial Egoitza Ipar Euskal Herrian tokitua izanen da (Iparraldean).
Batasuna egiteko unean helbide honetan finkatua izan da : 34, Kamelia joanbidea, 64 600, Angelu (Lapurdi - EH).
Pilotazain ARBASO izena duen artisauen Batasunean federatua izango da. Arbasoren egoitza da : 19, Murueta Kalea, Abadiño (Bizkaia).
6.Artikulua : Biltzar Nagusi (BN) Sorrarazlean finkatua (eta aldagaia) urtesaria ordaindu eta Kide Langileez (KL) osatua da Batasuna ber ikusia izaiten ahal dena. Iharduerak pizten dituzte, kasua bada ordain-sariekin. Boz deliberagaia dute BNetan. Batasunak berekin ukan hal du Kide Ongiegileak (KO) eta Ohorezko Kideak (OK). Denak ados direla hemego Araudiekin egiten da.
7.Artikulua : Onartuak dira, Kide bezala :
- KL : Pilota joko horien geriza eta goraltzea laguntzeko pertsona fisikoak duen iharduera, eta egiten edo/eta antolatzen dituzten elkarrekilako gaiak,
- KO : pertsona fisiko eta morala guztia, Bulegoak onartua, BNan onartua urtesari berezia ordaindurik izanez.
KO-k ihardueretan parte hartzen ahal du, eta BNetan, boz deliberagaiarekin.
- OK : Batasunari zerbitzu seinalatuak eman dizkion pertsona guziak, Bulegoak aitzinatua eta BNan onartua. Urtesaria ordaindu beharririk gabe, Bulegoaren bilkura eta BNak direlarik, boz argigaiarekin.
Kidearen kalitatea galtzen da :
- kargu uztearekin Bulegoari "LRAR" bat igorririk medioz,
- marradura Bulegoak erabakia : 1/ urtesaria BNak bozkatu ondoko hiru hilabetena ez ordaindurik;- 2/ arrazoin grabe batengatik, "LRAR" gomitera izanik, argipenen emaitera,
- heriotze.
8.Artikulua : Gutienez hiru (sei arteko) KLko Bulego batek zuzentzen du Batasuna (Lehendakaria, Idazkaria eta Diruzaina) hiru urteko hautatuak BNak, erreberrigarriak 1/3ez (lehen urtetan zozkatuz) eta berriz hautagai.
9.Artikulua : Urteroko Biltzar Nagusi Ohiko Batasuneko kide guziak konduan dira. Bidariz deitua da eta antolatua Bulegoak. (15 egun aitzin solasgaia finkatua deialdietan, ...). Delibaratzen du KL-en koruma lortua delarik soilik. Erabakitzen du Bulegoak aipatu solasgaiaren punduetaz bakarrik (urtesari heinaz, iharduera eta moral ageriez, diru ageriez, ...).
10.Artikulua : Behar bada edo kideen herenak edo Bulegoaren gehiengoak eskaturik, Lehendakariak Biltzar Nagusi Ezohiko bat deitu beharko du.
11.Artikulua : Batasuneko jalgi-bideetan :
- kideen urtesari edo/eta emaitzak,
- Udal, Departamendu, Herrialde, Erkideko burujabe, Estatu, Europako erkidegoek ... etabaren laguntzak,
- ezohiko pizteen erabaziak, oraingo lege eta arautegien arabera.
12.Artikulua : Bizi zibilaren egintzetan Batasunaren izenez ordain izaitea Lehendakariaren kargua da. Dohaina du jaukitzeko justizian Batasunaren izenean. Bere baimenarekin, Bulegoak emaiten ahal du "kargu ordea", idazkiz argitua bere kiderik bati edo beste KL bati.
13. Artikulua : Bulegoaren kideek, argibideekin, bere gastuen gibelerat biltzeko eskubidea dute. Ibiltzeak izango dira gibelerat bilduak administrazione-zergako prezio-aurkibideren arabera.
14. Artikulua : Araudi hauei jarraikitzen den Barneko Arautegi (BA) batek aplikapenen xehetasunak finkatzen ditu.
15. Artikulua : Batasunaren iraupena mugagabea.
Biltzar Nagusiko kideen 2/3ek bederen desegitea erabakitzen badute, berek izendatuko dituzte likidatzaile bat edo gehiago eta ontasunik baldin bada, helburu bereko Batasun bati emanen zaio.

Angelun egina, 05-eko/8/11a.
2007-ko Biltzar Nagusitik : J.Saldubehere : Lehendakaria, P.Hiriart : Idazkaria, A.Urrutia : Diruzaina.